|
| azken berriak |
| biografia |
| mp3 |
| letrak |
| foroa |
| kontzertuak |
| argazkiak |
| loturak |
|
| Castellano |

|
| AZKEN BERRIAK |
|
2006/12/27
Azken hilabetetako aldaketak
Interneten konexio arazoak izaten genituen bitartean, Zeren Zai taldearen barruan hainbat aldaketa izan dira. Alde batetik Xabi Tuñon bateriajoleak ez du taldean jarraitzen urritik. Bere ordez Javier Alberdi dugu, bakarlari gisa eta hainbat taldeetan aritutakoa.
Lerro hauetatik zorte handia opa diogu Xabiri eta ongi etorri beroa ematen Javiri!
Bestalde,
dakizuen moduan, azken hilabetetan ez dugu kontzerturik eman. Logikoa
dirudi, baterijole aldaketarengatik, baina edozein modutan pentsatua
genuen kreatibitatea lantzeko hilabete batzuk hartzea. Hainbat kantu berri
ditugu eta horiek ari gara lantzen. Seguruenik urtarrilean kantu horiek
grabatuko ditugu, bai behintzat lan-grabazio moduan. Izango zaituztegu
ondo informatuta.
|
|
2006/12/25
Olentzeroren oparia
Ondo
portatu da aurtengoan Olentzero, bai behintzat Zeren Zai-rentzat.
Webgunea berria. Hainbat hilabetetan ziberspaziotik kanpo izan ondoren,
hemen gara berriz sarean. Hemendik aurrera, egonaldi luze bat egin
nahiko genuke txoko honetan.
Web orriaren helbide ofiziala ere aldatu egin dugu, .tk bukaeraren ordez, .info bukaerarekin izango gara aurrerantzean: www.zerenzai.info. Hainbat hilabetetan zehar, hala ere, zerenzai.tk idatzita ere heldu ahal izango da honaino.
Gure
email helbide ofiziala ere aldatu egin da eta hemendik aurrera
zerenzai@zerenzai.info izango da. Hortxe izango gaituzue zuen galdera,
iritzi, argazki etabarrak jasotzeko.
Eguberri on!
|
|