| AURREKO BERRIAK |
|
2007/05/22
Hemen gaude...
Denbora
pila ezer idatzi gabe... eta albisteak pilatzen ;-)
EKTko kontzertua eta gero gure entseiuekin jarraitu genuen arren, azken
bi asteetan grabaketaren jarraipenari ekin diogu. Gogoratuko duzue nola
apirila hasieran grabaketa
egun batzuk izan genituen, horiek entzun, gauzak hobetu eta orain
lasaitasun handiagoz ari gara grabatzen. Gutxi-gora-behera 2-3 hilabetetarako lana izango
dugu, eta espero emaitza ona izatea.
Bitartean, udako
kontzertuak ere
prestatzen joango gara. Momentuz plangintza egiten ari gara, eta ezin
dizuegu gauza handirik aurreratu, bakarrik Gipuzkoan jotzen
izango garela. Ea datozen asteotan gure udako kontzertuak argitaratzen
ditugun. Bitartean, badakizue, gure musika entzun eta Zeren Zai-ren
kontzertuak eskatu!
A, eta noizbait euskaraz ez dakien norbaitek gure kantuen esanahiaz
galdetu badizue, esaiezue gaztelerazko atalean itzulpen batzuk
jartzen hasi garela. Ez da oso erraza ondo itzultzea, baina tira, ideia
bat egiteko... nahikoa. Laister arte denoi!
|
|
2007/04/21
Biharamuneko gogoetak
Ba...
joan zaigula beste kontzertu bat ere, udaberriko lehena. Egia esan,
primeran pasa genuen atzokoan ere, Irungo EKTko aretoan.
Portzierto, uste baino areto txukunagoa gelditu zela kontzerturako,
dotore. Eta giroa ere oso ona.
Web
orria izatearen abantailetako bat eskerrak emateko txoko bat izatea da,
ze kontzertuan bertan askotan ez dira ondo entzuten, beraz, MILA ESKER hurbildu
zineten guztioi, eta batez ere Irun Iruten elkarteari jotzeko aukera
eskaintzeagatik.
Eta
betiko moduan, eskaera bat: bidali
kontzertuetako argazkiak (zerenzai@zerenzai.info)
gure webean jartzeko. A!! eta bota
zuen iritziak gure foroan...
zuen feedback-a oso garrantzitsua da-eta. Laister arte.
|
|
2007/04/10
Irungo kontzertura nola heldu
Hamar
egun besterik ez kontzerturako, eta irundarrak ez direnentzako argibide
batzuk doazkizue. Kontzertua Irun
Iruten elkarteak antolatzen du, "Kultur Errota"
zirkuitoaren barenan.
Irungo
Euskal Kultur
Taldearen (EKT) egoitzan izango da (Larretxipi kalea, 12),
eta bertara iristeko abiapuntua San Joan Harria plaza (Udaletxea dagoen
plaza). Hortik, udaletxearen ezker aldetik jaitsi eta parte zaharrerako
bidea hartu, eta ondorengo mapak
laguntzen dizuen. Gogoratu, apirilak
20an, gaueko 9etan, sarrera doan. Zuen zai izango gara.
|
|
2007/04/01
Irungo kontzertua prestatzen
Gure bigarren maketa sukaldean dagoen bitartean, Irungo EKTko kontzertua prestatzen ari
gara jo-ta-ke. Gogora arazten dizuegu bi aste barru izango dela, apirilaren 20an.
Aurreratzen dizuegu sorpresak
izango direla, beraz, ez ezazue galdu!
Bestalde, eta milaka zaleren dei eta mezuak jaso ondoren, gure bateria
berriarekin argazkiren bat atera dugu, argazkien atalean aurkituko
dituzue. Hona aurrerapen bat:
Eskerrik
asko Alba eta Adrianari,
argazkiak ateratzeagatik!!
|
|
2007/03/10
"No news, good news": Zeren Zai,
berriz grabatzen
Bai bai, hala da, ez gaude txantxetan... azkenean gure lau kantu berriak CD formatoan
izango dira laister. Asteburu honetan arituko gara "Factory Records"-en
jo-ta-ke gure lau perla berriak grabatzen:
- Lur Berrietara "alias Dahiru"
- Barruan
- Zu zentozela "alias So Fast"
- Mugan (klasiko bat gure kontzertuetan).
Ikusten duzuenez, berririk ez egotea ez da beti txarra.
Portzierto! Ia ahazten zitzaidan...kontzertu berri bat dugula: Irungo EKTn joko
dugu datorren hilean, apirilaren
20an (ostirala), 9tan. Informatuko zaituztegu...
(bueno, Gabik web-a eguneratzeko gogorarazten badit ;-))
|
|
2007/01/28
"Dahiru" eta "Barruan"-en
estreinu mundiala
Horiek baitira gure bi kantu berrienen izenburuak (bueno, lehenak beste
izenburu bat ere badu...). Ostiralean estreinatu genituen Andoaingo Txitibar tabernan,
gau hotz batean. Barruan giroa berotzen saiatu ginen, baina tira, zuen
esku utziko dugu hori baieztatzea
(edo ezeztatzea)...
Gaueko 12etan puntual ekin genion jotzeari, taberna erdi beteta
zegoela. Publiko gehiena Andoaindarra, nahiz eta izan ziren errepide jelatuari aurre
eginez kanpotik hurbildu zirenak ere. Gustora jo genuen, denboraldiaren
lehen kontzertua izanik, hobetzen joango dena.
Eskerrik asko
benetan
Factory-ko Xabi eta Joni, bere laguntza handiarengatik.
Beren ukiturik gabe kontzertua ez baitzen berdina izango.
|
|
2007/01/19
Kontzertura nola heldu
Lehengo egunean aurreratu bezala, Zeren
Zai-k Andoainen joko du datorren astean, urtarrilak 26.
Askorentzat ezezaguna izango da Txitibar
taberna eta horregatik bertara heltzeko mapa duzue
ondoren.
N1etik etorrita, 447A irteeratik sartu behar da Andoainera
(bigarren sarrera), lehen mapan azaltzen den moduan. Ondoren, jarraitu
2. eta 3. mapak.
Bertan ikusiko dugu elkar!
|
|
2007/01/17
Kontzertua Andoainen
Denboraldi berriko lehen kontzertua eskainko dugu datorren urtarrilaren 26an, ostirala.
Andoiango
Txitibar tabernan izango da gaueko 12etan
hasita. Kontzertua Xpression kultur elkarteak antolatzen du, Xpression zirkuituaren
barruan.
|
|
2007/01/02
Kantu gehiago entzungai
Web orria berritu genuenean lehen maketako kantu batzuk jarri genituen
entzungai, baina ez denak. Gaurtik aurrera maketako guzti-guztiak
dituzue mp3
atalean.
Pila eskertuko genizueke zuen iritziak botatzea gure foroaren bidez,
eta horretarako zabaldu dugu galdera bat: zein da zuen kanturik gogokoena?
Mila esker!
|
2007/01/01
Urte berri on!
Hemen dugu 2007a, ZEREN ZAIren izenean Urte berri on bat bere
jarraitzaile eta lagun guztiei. Ondo
pasa!
|
|
2006/12/19
Orria hobetzen doa
Domeinuekin arazoak izan ditugu azken orduetan baina badirudi dena
konponduz doala eta www.zerenzai.info-tik ondo sar daitekeela gure web
orrira, ea horrela jarraitzen dugun...
Bestalde, "Argazkiak" atalean kontzertu batzuetako argazkiak sartu
ditugu, eta baita maketaren grabaketarenak ere. Zuen gustokoak izango
direlakoan...
|
|
2006/12/17
Azken hilabeteotako aldaketak
Interneten konexio arazoak izaten genituen bitartean, Zeren Zai
taldearen barruan hainbat aldaketa izan dira. Alde batetik Xabi Tuñon
bateriajoleak ez du taldean jarraitzen urritik. Bere ordez Javier Alberdi dugu,
bakarlari gisa eta hainbat taldeetan aritutakoa.
Lerro
hauetatik zorte handia
opa diogu Xabiri eta ongi
etorri beroa ematen Javiri!
Bestalde,
dakizuen moduan, azken hilabetetan ez dugu kontzerturik eman. Logikoa
dirudi, baterijole aldaketarengatik, baina edozein modutan pentsatua
genuen kreatibitatea lantzeko hilabete batzuk hartzea. Hainbat kantu berri
ditugu eta horiek ari gara lantzen. Seguruenik urtarrilean kantu horiek
grabatuko ditugu, bai behintzat lan-grabazio moduan. Izango zaituztegu
ondo informatuta.
|
2006/12/17
Ziberespazioan berriz ere
Aurreratu
egin da aurtengoan Olentzero, bai behintzat Zeren Zai-rentzat.
Webgune berria ekarri digu. Hainbat hilabetetan ziberspaziotik kanpo
izan ondoren,
hemen gara berriz sarean. Hemendik aurrera, egonaldi luze bat egin
nahiko genuke txoko honetan.
Web
orriaren helbide ofiziala ere aldatu egin dugu, .tk bukaeraren ordez,
.info bukaerarekin izango gara aurrerantzean: www.zerenzai.info.
Hainbat hilabetetan zehar, hala ere, zerenzai.tk idatzita ere heldu
ahal izango da honaino.
Gure
email helbide ofiziala ere aldatu egin da eta hemendik aurrera zerenzai@zerenzai.info
izango da. Hortxe izango gaituzue zuen galdera,
iritzi, argazki etabarrak jasotzeko.
Zuen
gustokoa izango delakoan gaude.
|
|