azken berriak
biografia
multimedia
hitzak
foroa
kontzertuak
argazkiak
prentsan
kontaktua
Castellano
English








AZKEN BERRIAK 

2008/02/16

Kantu berriak entzungai

Hemen gaude berriz ere berrikuntza batzuekin. Ezer baino lehen, Lasarteko kontzertuan oso gustora jo genuela esan behar dugu, sekulako soinua Xabi eta Jonen esktuik (www.factorysonido.com). Jalgi kafe antzokia gainera nahiko bete zen, batez ere herriko jendeaz, eta hori guretzat pozgarria da. Itzuliko gara.

Bestalde, jakin ezazue gure bigarren diskoa pixkanaka moldatzen goazela eta horren lekuko multimedia sailean aurkituko dituzue aurrerapen kantu batzuk. Ez dira definitiboak eta ezin dira jaitsi, baina bai behintzat entzun. Zuen iritziak, mesedez, gure bisita liburu berrian eman, edo bestela zerenzai@zerenzai.info helbidean. Zuen gustokoak izatea espero dugu.


2008/02/03

Idiazabal, Gaztea, ... eta ostiralean... Lasarten

Web orria eguneratu gabe denbora asko pasatzean, garbi dago esateko gauzak pilatu egiten direla.

Lehenik, atzean gelditu da Idiazabalgo Pop-Rock lehiaketa. Taldeen lehen aukeraketaren ondoren, bertan jotzeko aukera izan genuen, 15 minutuz. Gure arazotxoa izan genuen, zehazki, gitarra baten pila agortu egin zitzaigula, eta beraz, emanaldiaren erdia gitarra batek jotzen ez zuela aritu ginen... Ondorioz, 5. postua eta etxera. Zorionak Milkshake ordiziarrei.

Bigarrenik, Gaztea irratiko maketa lehiaketaren entzulearen saria. Egia esan, beste taldeek zituzten botu pilarekin gure itxaropenak hutsaren hurrengoa ziren. Baina, ez dakigu nola, lehengo ostiralean bertan talde finalisten artean geundela enteratu ginen, gaueko 9,30etan. Eta ez hori bakarrik, bozketa zerotik hasten zela gaueko 9etatik 10ak arte. Kontuan izanda lehiaketa hauetan lagunek bozkatzen dutela, eta ez geniola inori abisatu, ba... emaitza jakina da. Ah, ta noski, zorionak Noisex taldekoei. Eta noski, mila esker botua eman zeniguten guztioi!

Ba bueno, pasatakoak pasata, oraingo honetan Lasarteko kontzertuan pentsatzen ari gara. Ostiral honetan izango da bertako Jalgi kafe antzokian. Txoko atsegina da, herri erdi-erdian, eta oraingo honetan Xpression kultur elkartearen eskutik goaz (www.xpressionk.net). Gaueko 10,30etan izango da.


Ikusi mapa handiagoa

2008/01/04

"Gaztea Maketa Lehiaketa": denok botua ematera!

Urtea hasi berria dugun honetan, ZEREN ZAIko jarraitzaile guztioi mesede bat eskatzera goaz. Gaztea Irratiko maketa lehiaketan parte hartzaile moduan gaude grabatu berri ditugun kantuekin, eta zuen botua gure taldeari ematera animatu nahi zaituztegu.

Sarietako bat entzuleek ematen dute www.gaztea.com web orrian bere talde gogokoenari botua emanez. ZEREN ZAIri botua emateko, ondorengo loturan sakatu eta jarraitu argibideak. Mila esker guztioi!



2007/12/26

Post Bartzelona. Agur 2007.

Isilik izan gara Bartzelonako kontzertutik eta ez kontatzeko gauzarik ez dugulako. Izan ere kontzertu polita izan zen gure ustetan, etxeko giroan, kataluinar zein euskaldunez inguratuta. Egia esan oso gustora jo genuen 2007ko gure azken kontzertua izan zena.

Eskerrik asko lerro hauetatik bertan izateko aukera eman ziguten Euskal Etxeko lagunei, bereziki Noeli, ez baitzuen detailerik ere ahaztu. Moltes gracies.

Eta zuei, gure taldearen jarraitzaile eta web honen irakurleoi, Eguberri eta Urte berri on. Espero dezagun 2007 bezain oparoa izatea 2008a ere, eta ahal bada, gehiago. Opari gisa, Bartzelonan Eneko Illarramendi argazkilariak ateratako argazkiak ikusteko lotura doakizue, benetan argazki ikusgarriak. Laister arte.

Argazkia: Eneko Illarramendi

Bartzelonako kontzertuko argazki gehiago hemen:

2007/12/07

Kontzertu akustikoa Bartzelonan

Datorren ostiralean, abenduak 14, kontzertu akustikoa eskainiko dugu Bartzelonako Centre Cultura Euskal Etxean. Gure ohiko kantuak eta berriak modu berezi batean eskainko dugu Kataluinara egingo dugun lehen irteeran.

Kontzertua gaueko 10etan izango da Bartzelonako Placeta Montcada kalean dagoen Euskal Etxean. Informazio gehiagorako: www.euskaletxeak.org.

2007/11/18

Multimedia

Gure "mp3"-en txokoa Multimediakoa bilakatu da gaurtik aurrera, Imanol Cumplidoren muntaia bati esker. Argazkiak bereak eta Sergio Bea-renak dira, gure argazkilari ofizialarenak.  Pixkat dibertitzeko eta gure lan berriaren aurrerapen kantu bat entzuteko hona hemen muntaia. Mila esker Imanol eta Sergiori eta baita Leize Gorriara hurbildu zineten guztioi.

2007/10/31

Zeren Zai: Leizegorria Pub, Donostia, azaroak 10

Uda pasata emango dugun lehen kontzertua laister dator. Donostian izango da, Zubieta kaleko Leizegorria Pub-ean, beheko solairuan. Taberna txikia, baina bere xarma berezia ere baduena. Zuen agendetan idatzi: azaroak 10 (larunbata), gaueko 9,30etan hasita.

2007/10/08

Abenduan, Zeren Zai Bartzelonan

Gaur baieztatzen dugu ofizialki datorren abenduaren 14an Bartzelonako Euskal Etxean izango dela Zeren Zai zuzenean. Taldeak Katalunian emango duen lehen aldia izango da. Datu gehiago emango ditugu aurrerago.



2007/09/09

Uda amaitzear, diskoa osatuz

Estudioko lanak aurrera doaz uda amaitzear dagoen hontan. Abuztuan ordu luzeetan aritu gara kantuak grabatzen, birmoldatzen, apaintzen, entzuten... eta esan daiteke gauza aurrera doala. Hala ere, oraindik denbora gehiago beharko dugu, baina udazkenerako prest eduki nahiko genuke gure disko berria. Seguruenik, Leize gorria tabernan ekingo diogu 2. diskaren aurkezpenari, aldaketarik ez bada behintzat.

Iraitzen sarrera aipatu genizuen aurreko berrian, baina ezagutzen ez duzuenez, argazki bat jarri dugu. Horrekin batera, gure estudiotxoa nolakoa den ikus dezazuen, argazki gutxi batzuk jarri ditugu argazkien atalean. Laister arte lagunok!


2007/07/29

Iraitz Igartza, Zeren Zai-ren bostgarren taldekidea

Azken hilabeteotan laukotea izan ondoren, berriz ere boskotea bihurtu da Zeren Zai. Iraitz Igartza donostiarra aste honetatik aurrera taldekide berria dugu. Teklatu eta kitarrajolea da Iraitz, hainbat taldetan aurretik aritutakoa, eta irailetik aurrerako kontzertuetan ikusiko duzuem moduan, fitxaje bikaina.

Gogoz gaude zuzeneko kontzertuak emateko, baina momentuz irailera arte ez dugu uste joko dugunik. Grabaketak luze eta gogor xamarrak dira eta bere denbora behar dute. Izango zaituztegu informatuta.

2007/07/02

Grabatzen...

Kontzertu banako bi aste igaro ondoren, berriz ere Donostiako Groseko "gure" estudiotxoan sartu gara  grabatzen jarraitzeko. Egia esan, pozik Zizurkilen eta Azpeitian emandako bi kontzertuekin, batez ere bertaratutakoak pozik eta gustora ikusi ondoren.

Eskertu beharrean gaude bi aretoetan izandako harrera, batez ere Azpeitiko Pub Pikuako Estherrena. Ez zuen denborarik behar izan gure diskoa bertan jartzeko... Espero dezagun beste askotan ere jartzea! Eskerrik asko, egia esan gustora jotzen da horrelako harrerarekin.

Ba hori, grabatzen jarraitzen dugula, motel xamar goaz baina emaitza, gure ustez, oso onargarria. Izango zaituztegu informatuta.

2007/06/17

Ostiral honetan, Azpeitian

Lehengoan aurreratu bezala, Azpeitian izango gara datorren ostiralean, ekainak 22. Pub Pikua-n izango da, gaueko 11etan. Sarrera doan.

Elkar ikusi arte!


2007/06/13

Lauroba + Zeren Zai, Zizurkilen, ostiral honetan

Datorren ostiralean, ekainak 15, Zeren Zai-k Zizurkilgo Olentzo garagardotegi berrian joko du. Gurekin batera Lauroba donostiarrak izango dira, gaueko 22etatik aurrera. Oraindik ez dakigu kontzertuaren ordena zein izango den, baina denok bertan izatera animatzen zaituztegu. Kontzertu hau ere doanekoa da, debalde, eta Xpression Zirkuitoaren barrukoa.

Bertara iristeko hemen jaitsi dezakezue mapa. Zuen zai izango gara.


2007/06/08

Zeren Zai laister Azpeitian

Azpeitiko Pikua aretoan izango da Zeren Zai-ren hurrengo kontzertua, ekainaren 22an, ostiralez, gaueko 11ak aldera. Xpression! Zirkuituaren barneko kontzertua izango da, sarrera doan.

Joan zaitezte agendetan apuntatzen eta laister emango dizuegu kontzertuaren inguruko azalpen gehiago.

2007/05/30

2.000

5 hilabetetan ZEREN ZAIren orri honetara izandako bisitak. Eskerrik asko!!

2.000 bisita.
1.000 aldiz baino gehiago jaitsi dituzte gure kantuak.
15 herrialde desberdinetik.


2.000 visits in 5 months. Thank you for the visits. English version coming soon.



Diseinua: Alba (esk. asko!)      

zerenzai@zerenzai.info                                                                                                   (c) zeren zai - 2006
Google PageRank Checker - Page Rank Calculator