Barkaidazu
Gaua
da, egun luze baten
bukaera, gauza asko dira atzean utzitakoak, goizetik bizitakoak. Nekea
da
egunaren sentsazioa, lanean murgiltzearen ondorioa, goizetik egindakoa.
Eta
horrela zer, zer uzten dugu guretzat? Eta
horrela zer, zer maite ditugunentzat? Zergatik bizitzaren hondarrak
utzi
benetan axola zaigunari? Zuri, neri, gurí...
Gaur,
berriz, ohikoa ez den zerbait egin dut nik:
irrifar batekin hurbildu naiz zugana, maitasunaren seinale da. Honela,
bizitza
beste bidean doa, denboraren banaketa orekatua ta bakoitzari berea.
Barkaidazu ez banaiz gai izan,
maite dudanari
denbora eskaintzeko gai, maite dudana zaintzeko gai: zuri, neri,
gurí...
Nik badakit; agian
berandu da. Baina hau da nik
sentitzen dudana, bihotzak agintzen didana: zu maite zaitudala.
Horregatik, barkaidazu.
Es de noche,
final de un largo día. Son muchas las cosas que desde esta mañana he dejado
atrás. Tengo la sensación de estar cansado de trabajar desde tan temprano.
¿Y así, qué? ¿Qué dejamos para
nosotros? ¿Qué para los que queremos? ¿Por que dejamos los restos de nuestra
vida a lo que más nos importa? A ti, a mí, a nosotros.
Hoy, en cambio,
he hecho algo no habitual: me he acercado a ti sonriendo, es señal de mi amor.
Así, la vida
discurre por otro camino, repartiendo el tiempo de una forma equilibrada.
Perdóname si no he sido capaz de
dedicar tiempo a aquello que quiero, de cuidar aquello que amo. A ti, a mí, a
nosotros. Ya lo sé, quizás sea ya tarde, pero
esto es lo que siento y lo que me dicta mi corazón: que te quiero. Por eso,
perdóname.
Askea naiz
Egun
gogorrean ere hemen nago, altxatu det nere burua. Eskaile(re)tan behera
launaka
jeitsita inolaz ez naiz motela. Gaur bertan frogatu nahi dut saiatzen
al zeran
nere itzala harrapatzen…
Ilargi
betean,
hego-haizean, jakin nahi det berdin nagoen. Nekezko gauean, goizeko
ihintzetan,
neregatik aldentzen zeran. Baina zuk frogatu dezu nere pausoak zure
bidetik
badoazela.
Minutuetan,
ordu luzeetan, distantzian ere aske naiz
zurekin. Iparorratza
bezela gida nazazu leku egokira.
Elkarrekin
goazela, esan maitia haizearen norabidea. Gure hegalaldi horren
sentimenduak bultza
gaituela aurrera.
Gerturatzen
gituzten oihartzunek zu nirekin egoteko diote orain. Keinuka ari dan
irrifarrean
ni zurea naizela esaidazu. Elkarrekin gaudela, entzun maitia nere
bihotzaren
taupada: zarata ateratzean hitz egin nahi du, aske naiz zurekin,
maitia. (Errepika)
Elkar
begiratzean, hitzen ixilean, ulermena gainditzean, sakonki maitatzean
ta
esatean, hegalak zabaltzen zurekin. (Errepika)
Maite
zaitut
Zure
begiak mintzo dira gaur, kristala bezain fin. Zure
malkoetan kutsatzen da iraganak egin badizu min. Zure aurpegian
isladatzen da
hondamendiaren gertaera; etorkizunean egia aurkitzeko lurbirak izan ohi
dira.
Senti
(e)zazu: bizirik zaude. Ikus (e)zazu zure
leihotik, dasta (e)zazu goiz eguzkia, har ezazu arnas berria.
Jai
har ezazu zure pentsamenduan, irribarre egin,
zurekin bainago!. Estutu nigana zure bihotza ta esnatu zaitez grin onez
betea,
argia bizi nahian. Leihotik sartzen printzak... Ihintza bezala goizean
hemen
nauzu, ene maitea.
Jardun
zera, bai maitea, goizean zure gauzak egiten.
Pausoka ereiten zabiltza, sentitu dudana sentitu al duzu? Bide
bazterretik oinez
nabil zure izena errepikatzen, zure maitasunak inguratzen nau, ez al da
hori
polita?
Maite zaitut, besterik ezin egin.
Maite zaitut, zu zara nere argi.
Maite zaitut, esaten dizut leihalki.
Maite zaitu, zu zara nere bizi.
Maite zaitut, zutaz naiz ni egarri.
Maite zaitut, zu zara nire ur garbi.
Maite zaitut, atsedenerako iturri.
Maite zaitut, zu nire mirari.
Gure uhartea
Gaur
goizean, eguzkia esnatzean,
bera aurkitu dut etxetik hurbil zela. Erraz ez, baina bere begirada
umila
disimuluz eskibatzea lortu eta denbora
gelditu da, unea luzatuta,
burura hainbat galdera
ekarrita.
Orduen
bueltan, tabernatik irtetean, gauaren hotzean hortxe jarraitzen zuen. Eta ez zen hura ere une
egokia itsaso berean
ginela ohartzeko. Zergatik
bera hemen
hotzez izoztu arte besteok gainetik zapaltzen dugula?
Hauxe da gure gizartearen zama!
Olatuak garamatza, zentzugabeki, gure uhartera.
Gauean,
lorik sakonenean, ametsezko paraje batean murgildu naiz. Ez nuen esnatzeko gogo
handirik, hura baitzen
nire ametsezko lurraldea. Mundua beste bat zen, maitasuna errege, bake
ta
elkartasunaren lurraldea.
Hauxe da...
Esta
mañana, al amanecer, le he encontrado cerca de mi casa. No ha sido fácil, pero
disimulando su humilde mirada he conseguido esquivarle.
Horas más tarde, al salir del
bar, seguía allí en la fría noche. Pero no parecía ser tampoco aquél momento el
adecuado para darme cuenta de que navegabamos por el mismo mar. ¿Por qué él ahí,
helándose de frío, mientras nosotros pisamos su dignidad?
¡Ésta es la carga de nuestra sociedad!
La ola nos lleva, sin sentido, a nuestra isla.
Por la
noche, en el más profundo sueño, me he adentrado en un país perfecto. No tenía
ganas de despertarme, aquella era la tierra de mis sueños. El mundo era otro,
el amor reinaba, era el país de la paz y la solidaridad.
¡Ésta es la carga de nuestra
sociedad! La ola nos lleva, sin sentido, a nuestra isla.

Ilusiozko
hasierak
Denbora
aurrera doa abiadan, bizitza atzetik doa bide berean. Laguna, ez zazu
galdu
zure aukera, egi bihurtu zure ilusioa.
Hauek
dira ilusiozko hasierak, dena aurretik izaten duten uneak; aurrera
jarraitzeko indarra
ematen dutenak, gure kantuz apainduak.
Agian,
hasiera batean zailtasunak, oztopoak daude; baina zuk sinesten duzuna
beti,
izan
helburu.. Laguna: zure bidea ibiliz egin, dituzun helburu ta amets onak
lortzen
saiatu.
Hauek
dira ilusiozko hasierak, dena aurretik izaten duten uneak, aurrera
jarraitzeko indarra
ematen dutenak, gure kantuz apainduak.
El tiempo avanza rápido y la
vida sigue su mismo camino. Amigo, no pierdas tu oportunidad, haz realidad tu
ilusión.
Estos son los momentos de ilusión, aquellos que tienen todo por delante;
los momentos que dan fuerza para seguir.
Al principio puede que haya
dificultades, barreras; pero ten en mente siempre tu objetivo. Intenta, amig@,
conseguir tus sueños y objetivos recorriendo el camino que tú mismo haces.
Estos son los momentos de ilusión, aquellos que tienen todo por delante;
los momentos que dan fuerza para seguir.
Ekaitza
denean
Eguzkia
noizbait badoa
itzaltzen edo ilargia pausoka jaisten, lainoak badira agertzen ta
ekaitzak
hurbiltzen, ez zaitez izutu, lagunak dizu laguntzen.
Hitzak
ere ez badira
etortzen, zure liburu txurian ezin dotore janzten, umetxoen irrifarra
ez baduzu
ulertzen... ez zaitez izutu, lagunak dizu laguntzen.
Kontatuko sekretu bat,
ene barne-barnetik datorrela, benetan. Konfidantzaz etor zaitez,
aldamenean
jarri, kontatu ekaitz hori.
Hodei
ilun horiek
desagertuko dira, iraganaren nekea arinduko. Zure ekintzen gidari zu
zeu izango
zara, maitasunez zaudela inguratuta, uneoro.
Lagun batek, lagun
bati
Bizitzan
opa dizut zorionik goxoena, ilargia beterikan duen gau-argia, eguzki
distiratsu baten ikuspegia, erreka gardeneko kantu alai eta bizia.
Noizbait
ikusi al dute
zure aurpegia, barneko sentimendu ta grinen irria? Suzko maitasun
horren iturria, baretasun
onena, kantu ederrenaren irria?
Pausoka
goaz elkarri eskuak emanik bide estu
honetatik, ez dago besterik. Hemen nauzu, arren, bihotza
hunkiturik bake
ederrean murgildurik (maitasun zoria biziturik).
En la vida te deseo la mayor felicidad, la
noche de luna llena, las vistas de un sol radiante, el alegre y vivo canto de
un limpio riachuelo.
¿Han visto alguna vez tu cara, tus
sentimientos interiores, tu sonrisa? ¿La fuente de ese amor de fuego, la mejor
tranquilidad, la sonrisa del mejor canto?
Cogidos de la mano, vamos juntos por este
estrecho camino, no hay otro. Aquí me tienes, con el corazón emocionado e
inmerso en la bella felicidad.
Mugan
Ezin onarturik, ispilu aurrean, gau goibeleko ondorioa. Non ote nintzen galdetuta, irudi haiek zetozen...
Ezin gainditurik buruko mina, ohean etzanda ,memorian... kalea artean ziztu bizian... Oraingo hontan ni ez nintzen gidaria.
Atarian egun berria, nere horma eta sapaian urteak doaz bere bidean, ni izateko.
Ezin ulerturik misterioa: ona nahi eta lortu kaltea. Hitz goxoetan zapore mikatza, ezin lorturik korapilo hau askatzea.
Atarian...
Zu zentozela
Larunbata honetan neure zentzu
guztiak ametsetan zeuden; ihes zihoazen zure bihotzera. Zure zai nintzen
geltoki zaharrean, zurekin nintzen arratsalde hartan.
Muxu bat emanik, lehendabiziko
begiradaren zirrara. Bidean zehar, zuhaitzak mu(g)itzen zairen, beren sustraiak berberak zirela, zure sustraiak nigan zeudela.
Hau ote dugu bidea?
Ilundu aurretik...
Errealitate hutsa jausi da azkenik
ilusiozko munduan; xirimiriak argitu dit burua. Pentsamenduok zu zaituzte maite,
eta zureak nigan kantari.
Iluntzen ari da, baina gertu
somatzen dut zure itzala. Lagundu arren, maita zaitzadan. Nere suaren distira
begietan, zure begiez argiak ez du itzal.
Hau ote dugu bidea?
Ilundu aurretik...
Entzun erlojua, denbora aurrera doa etengabean, ur tanten gisa,
itsasora heltzean. Tick-tacka etengabe gugan dugula, zure besoetan bakean
naizela.
Zurekin batera bidean noala,
neurekin batera bizi zarela… neurekin batera bizi zarela.
Barruan
Egun grisa dago arratsalde hontan,
euri zaparradak dira noiz-nahi.
Zabaldu berri da patioko atea,
aire berritua, arnastu nahi.
Kontzertua hasi da, jendea bueltaka,
hormatik hormara doazela.
Batzuk urrun dira, patioko atean, besteak hizketan, izkinetan. (bis)
Buruko ekaitzak arindu
nahiean,
musika-doinuak aska ditzan.
Barruan gogorik ez ezer ospatzeko, kanpotik dena errez, errez...
Buruko ekaitzak arindu
nahiean,
musika-doinuak aska ditzan.
(bis)
Lur berrietara
Ez (e)zazu galdetu,
ez (e)zazu galdetu zergatik...
Ez (e)zazu be(g)iratu,
ez (e)zazu begiratu atzera nor/zer dago(e)n jakin nahirik.
Tren honek eramango nau toki berrietara,
zapaldu gabeko lurretara.
Askatasun gogoa nik dut
bidaide,
nere geltokia zein den jakin
gabe.
Lur berri misteriotsutan murgildu berri naiz
aukera hau galtzerik ez dut nahi
Askatasun doinuak ditut
bidaide,
nere geltokia zein den jakin
gabe.
Oparitu neri
Zu ikusteko gose, esan liteke,
zu ukitzeko gose, zu jateko gose.
Egarri ere esan liteke,
zu edateko egarri, zure odol-egarri.
Non sartzen zara zure bila bizi naiz ni,
nere buruaren txokotik zu ezin atera nabil.
Zutaz ahazteko diozu ta edonon ikusten zaitut,
nere auzoan ez da inor, zu baino ez.
Emaidazu bihotz hori, oparitu
neri
Emaidazu bihotz hori, neretzat
bakarrik
Ene bihotzaren taupadak, zuk duzun arrazoia
ez dit entzuten uzten
(e)ta bukatzeko duzun gogo hori, itxaron bai baina, ezin dut jasan.
Denborak dena sendatzen omen du, egia ala gezurra, ni ez nago prest.
Maitasuna barruan eramaten omen da, zuk ez dakit, nik sentitzen dut.
Emaidazu bihotz hori, oparitu
neri
Emaidazu bihotz hori, neretzat
bakarrik
|