azken berriak
biografia
multimedia
hitzak
foroa
kontzertuak
argazkiak
prentsan
kontaktua
Castellano








HITZAK


Sail honetan, gure kantuen hitzak jartzen joango gara, diskoetan grabatutakoak, zein kontzertuetan zuzenean eskainitako kantuenak. 

Gure Uhartea diskotik:

1. Barkaidazu  
2. Askea naiz. 
3. Maite zaitut  

4. Gure uhartea  

5. Ilusiozko hasierak  

6. Ekaitza denean  

7. Lagun batek, lagun bati .




Kantu berriak eta zuzeneko emanaldietatik:

1. Mugan

2. Zu zentozela 
3. Barruan
4. Lur berrietara.
5. Oparitu neri.


Hitzak irakurtzeko klik egin  irudiaren gainean.


Barkaidazu

Gaua da, egun luze baten bukaera, gauza asko dira atzean utzitakoak, goizetik bizitakoak. Nekea da egunaren sentsazioa, lanean murgiltzearen ondorioa, goizetik egindakoa.

Eta horrela zer, zer uzten dugu guretzat? Eta horrela zer, zer maite ditugunentzat? Zergatik bizitzaren hondarrak utzi benetan axola zaigunari? Zuri, neri, gurí...

Gaur, berriz, ohikoa ez den zerbait egin dut nik: irrifar batekin hurbildu naiz zugana, maitasunaren seinale da. Honela, bizitza beste bidean doa, denboraren banaketa orekatua ta bakoitzari berea.

Barkaidazu ez banaiz gai izan, maite dudanari denbora eskaintzeko gai, maite dudana zaintzeko gai: zuri, neri, gurí...

Nik badakit; agian berandu da. Baina hau da nik sentitzen dudana, bihotzak agintzen didana: zu maite zaitudala. Horregatik, barkaidazu.

Askea naiz

Egun gogorrean ere hemen nago, altxatu det nere burua. Eskaile(re)tan behera launaka jeitsita inolaz ez naiz motela. Gaur bertan frogatu nahi dut saiatzen al zeran nere itzala harrapatzen…

Ilargi betean, hego-haizean, jakin nahi det berdin nagoen. Nekezko gauean, goizeko ihintzetan, neregatik aldentzen zeran. Baina zuk frogatu dezu nere pausoak zure bidetik badoazela. 

Minutuetan, ordu luzeetan, distantzian ere aske naiz zurekin. Iparorratza bezela gida nazazu leku egokira.                   

Elkarrekin goazela, esan maitia haizearen norabidea. Gure hegalaldi horren sentimenduak bultza gaituela aurrera. 

Gerturatzen gituzten oihartzunek zu nirekin egoteko diote orain. Keinuka ari dan irrifarrean ni zurea naizela esaidazu. Elkarrekin gaudela, entzun maitia nere bihotzaren taupada: zarata ateratzean hitz egin nahi du, aske naiz zurekin, maitia. (Errepika) 
           

Elkar begiratzean, hitzen ixilean, ulermena gainditzean, sakonki maitatzean ta esatean, hegalak zabaltzen zurekin. (Errepika)

Maite zaitut

Zure begiak mintzo dira gaur, kristala bezain fin. Zure malkoetan kutsatzen da iraganak egin badizu min. Zure aurpegian isladatzen da hondamendiaren gertaera; etorkizunean egia aurkitzeko lurbirak izan ohi dira.

Senti (e)zazu: bizirik zaude. Ikus (e)zazu zure leihotik, dasta (e)zazu goiz eguzkia, har ezazu arnas berria.

Jai har ezazu zure pentsamenduan, irribarre egin, zurekin bainago!. Estutu nigana zure bihotza ta esnatu zaitez grin onez betea, argia bizi nahian. Leihotik sartzen printzak... Ihintza bezala goizean hemen nauzu, ene maitea.

Jardun zera, bai maitea, goizean zure gauzak egiten. Pausoka ereiten zabiltza, sentitu dudana sentitu al duzu? Bide bazterretik oinez nabil zure izena errepikatzen, zure maitasunak inguratzen nau, ez al da hori polita?

 
Maite zaitut, besterik ezin egin.
Maite zaitut, zu zara nere argi.
Maite zaitut, esaten dizut leihalki.
Maite zaitu, zu zara nere bizi.
Maite zaitut, zutaz naiz ni egarri.
Maite zaitut, zu zara nire ur garbi.
Maite zaitut, atsedenerako iturri.
Maite zaitut, zu nire mirari.

Gure uhartea

Gaur goizean, eguzkia esnatzean, bera aurkitu dut etxetik hurbil zela. Erraz ez, baina bere begirada umila disimuluz eskibatzea lortu eta denbora gelditu da, unea luzatuta, burura hainbat galdera ekarrita.

Orduen bueltan, tabernatik irtetean, gauaren hotzean hortxe jarraitzen zuen.  Eta ez zen hura ere une egokia itsaso berean ginela ohartzeko.  Zergatik bera hemen hotzez izoztu arte besteok gainetik zapaltzen dugula?

Hauxe da gure gizartearen zama! Olatuak garamatza, zentzugabeki, gure uhartera.

Gauean, lorik sakonenean, ametsezko paraje batean murgildu naiz.  Ez nuen esnatzeko gogo handirik, hura baitzen nire ametsezko lurraldea. Mundua beste bat zen, maitasuna errege, bake ta elkartasunaren lurraldea. 

Hauxe da...

 

Ilusiozko hasierak

Denbora aurrera doa abiadan, bizitza atzetik doa bide berean. Laguna, ez zazu galdu zure aukera, egi bihurtu zure ilusioa.

Hauek dira ilusiozko hasierak, dena aurretik izaten duten uneak; aurrera jarraitzeko indarra ematen dutenak, gure kantuz apainduak.

Agian, hasiera batean zailtasunak, oztopoak daude; baina zuk sinesten duzuna beti,
izan helburu.. Laguna: zure bidea ibiliz egin, dituzun helburu ta amets onak lortzen saiatu.

Hauek dira ilusiozko hasierak, dena aurretik izaten duten uneak, aurrera jarraitzeko indarra ematen dutenak, gure kantuz apainduak.


Ekaitza denean

Eguzkia noizbait badoa itzaltzen edo ilargia pausoka jaisten, lainoak badira agertzen ta ekaitzak hurbiltzen, ez zaitez izutu, lagunak dizu laguntzen. 

Hitzak ere ez badira etortzen, zure liburu txurian ezin dotore janzten, umetxoen irrifarra ez baduzu ulertzen... ez zaitez izutu, lagunak dizu laguntzen.

Kontatuko sekretu bat, ene barne-barnetik datorrela, benetan. Konfidantzaz etor zaitez, aldamenean jarri, kontatu ekaitz hori.

Hodei ilun horiek desagertuko dira, iraganaren nekea arinduko. Zure ekintzen gidari zu zeu izango zara, maitasunez zaudela inguratuta, uneoro.

Lagun batek, lagun bati

Bizitzan opa dizut zorionik goxoena, ilargia beterikan duen gau-argia, eguzki distiratsu baten ikuspegia, erreka gardeneko kantu alai eta bizia.

Noizbait ikusi al dute zure aurpegia, barneko sentimendu ta grinen irria? Suzko maitasun horren iturria, baretasun onena, kantu ederrenaren irria?

Pausoka goaz elkarri eskuak emanik bide estu honetatik, ez dago besterik. Hemen nauzu, arren, bihotza hunkiturik bake ederrean murgildurik (maitasun zoria biziturik).


Mugan

Ezin onarturik, ispilu aurrean, gau goibeleko ondorioa. Non ote nintzen galdetuta, irudi haiek  zetozen...

Ezin gainditurik buruko mina, ohean etzanda ,memorian... kalea artean ziztu bizian... Oraingo hontan ni ez nintzen gidaria.

Atarian egun berria, nere horma eta sapaian urteak doaz bere bidean, ni izateko.

Ezin ulerturik misterioa: ona nahi eta lortu kaltea. Hitz goxoetan zapore mikatza, ezin lorturik korapilo hau askatzea.

Atarian... 

Zu zentozela

Larunbata honetan neure zentzu guztiak ametsetan zeuden; ihes zihoazen zure bihotzera. Zure zai nintzen geltoki zaharrean, zurekin nintzen arratsalde hartan.

Muxu bat emanik, lehendabiziko begiradaren zirrara. Bidean zehar, zuhaitzak mu(g)itzen zairen, beren sustraiak berberak zirela, zure sustraiak nigan zeudela.

Hau ote dugu bidea?
Ilundu aurretik...

Errealitate hutsa jausi da azkenik ilusiozko munduan; xirimiriak argitu dit burua. Pentsamenduok zu zaituzte maite, eta zureak nigan kantari.

Iluntzen ari da, baina gertu somatzen dut zure itzala. Lagundu arren, maita zaitzadan. Nere suaren distira begietan, zure begiez argiak ez du itzal.

Hau ote dugu bidea?
Ilundu aurretik...

Entzun erlojua, denbora aurrera doa etengabean, ur tanten gisa, itsasora heltzean. Tick-tacka etengabe gugan dugula, zure besoetan bakean naizela.

 Zurekin batera bidean noala, neurekin batera bizi zarela… neurekin batera bizi zarela.



Barruan

Egun grisa dago arratsalde hontan, euri zaparradak dira noiz-nahi.
Zabaldu berri da patioko atea, aire berritua, arnastu nahi.
 
Kontzertua hasi da, jendea bueltaka, hormatik hormara doazela. Batzuk urrun dira, patioko atean, besteak hizketan, izkinetan. (bis)
 
Buruko ekaitzak arindu nahiean, musika-doinuak aska ditzan.
 
Barruan gogorik ez ezer ospatzeko, kanpotik dena errez, errez...
 
Buruko ekaitzak arindu nahiean, musika-doinuak aska ditzan. (bis)



Lur berrietara

Ez (e)zazu galdetu,
ez (e)zazu galdetu zergatik...
Ez (e)zazu be(g)iratu,
ez (e)zazu begiratu atzera nor/zer dago(e)n jakin nahirik.
 
Tren honek eramango nau toki berrietara,
zapaldu gabeko lurretara.
 
Askatasun gogoa nik dut bidaide,
nere geltokia zein den jakin gabe.
 
Lur berri misteriotsutan murgildu berri naiz
aukera hau galtzerik ez dut nahi
 
Askatasun doinuak ditut bidaide,
nere geltokia zein den jakin gabe.



Oparitu neri

Zu ikusteko gose, esan liteke,
zu ukitzeko gose, zu jateko gose.
Egarri ere esan liteke,
zu edateko egarri, zure odol-egarri.
 
Non sartzen zara zure bila bizi naiz ni,
nere buruaren txokotik zu ezin atera nabil.
Zutaz ahazteko diozu ta edonon ikusten zaitut,
nere auzoan ez da inor, zu baino ez.
 
Emaidazu bihotz hori, oparitu neri
Emaidazu bihotz hori, neretzat bakarrik
 
Ene bihotzaren taupadak, zuk duzun arrazoia  ez dit entzuten uzten
(e)ta bukatzeko duzun gogo hori, itxaron bai baina, ezin dut jasan.
Denborak dena sendatzen omen du, egia ala gezurra, ni ez nago prest.
Maitasuna barruan eramaten omen da, zuk ez dakit, nik sentitzen dut.
 
 
Emaidazu bihotz hori, oparitu neri
Emaidazu bihotz hori, neretzat bakarrik

zerenzai@zerenzai.info                                                                                                     (c) zeren zai - 2006