2004 urtearen
bukaeran kokatzen da ZEREN ZAI taldearen sorrera, alor desberdinetik etorrita,
pop-rock proiektu bati ekiteko asmoz bildutako bost lagunen eskutik. Hilabete
batzuetan hainbat kantu konposatu eta bildu ondoren, 2005 urtearen amaieran
bere lehen lana plazaratu zuten, “Gure uhartea”, zuzenean grabatua. 2006an
zehar bi taldekideren aldaketaren ondoren, “Lur berrietara” diskoa argitaratu
zuten 2007ko udan, estudioan grabatutako lehena.
Azken
urteotan, uhartetik lur berrietara bidaiatu ondoren, ibilbidean aurkitutako “Ametsei
koloreak margotuz” aurkezten zaigu oraingoan ZEREN ZAI, bere hirugarren
lanarekin. Hainbat hilabetetako konposaketa eta grabaketen ondoren, taldearen
eboluzioa nabarmen islatuko duen diskoarekin datoz Donostialdeko bost mutilak.
Doinu freskoak, metaforez beteak eta popetik rockerako ingurabidea egiten duten
hamar kantu biltzen dira disko berri honetan, oroitzapen eta ametsak
errealitatezko ukituekin margotzeko saiakeran.
Ion Izaga, gitarra eta
koruetan.
Iraitz Igartza, gitarra,
teklatu eta koruetan.
Gabi Hernandez, baxuan.
Javi Alberdi, baterian.
Julen Arzelus, ahotsean.
