azken berriak
biografia
deskargak/multimedia
hitzak
bisita liburua
kontzertuak
argazkiak
prentsan
kontaktua
Castellano
English

Zeren Zai-ren albisteak jaso nahi? Harpidetu!!







AZKEN BERRIAK 
2008/08/31

Gure musika deskargatzeko aukera doan

Gure diskoaren aurkezpenean aurreratu bezala, gaurtik aurrera gure web orri honen bidez "Lur berrietara" gure azken diskoaren kantu eta karatula guztiak deskargatzeko aukera izango da. Nahi duenak, diru-ekarpen bat egiteko aukera ere izango du.

Diskoa deskargatu doan 


Edozein modutan ere, gure diskoa ere salgai dugu CD formatuan. Erosi eta etxean jaso nahi baduzue egin klik ondorengo loturan:

Lur berrietara CD originala erosi 


Bidalketa gastuak aurreztu nahi izanez gero, egin klik hemen gure salmenta puntuen berri izateko.

2008/08/01

Mila esker denoi


Disko berriaren aurkezpenera hurbildu zineten guztioi eskerrik asko. Zuei esker MAD aretoa toperaino bete genuen.

Hurbiltzerik izan ez zenutenek izango duzue beste aukerarik irailetik aurrera. Abuztuan jai hartuko dugu baina bitartean gure disko berri eskuratzen joan zaitezkete. Deskargak irailetik aurrera eskuragarri izango dira.

Lur berrietara CD originala erosi 


Lur berrietara CD originala erosi 

2008/07/23

"Lur berrietara" diskoaren aurkezpena Donostian


Heldu da azkenik Zeren Zai-ren disko berria. Eta ospatzeko, gure zale eta lagun guztientzat aurkezpen kontzertua prestatu dugu Donostian. Uztailaren 31n izango da Larramendi kaleko MAD aretoan (Errege katolikoen inguruan), arratsaldeko 8etan.

Bertan, gure azken kantuak entzuteko aukeraz gain, diskoa erosteko aukera ere izango da. Zuen zai izango gara.




2008/07/20

Zeren Zai Errenteria-Oreretako Madalenetan


Astelehenean, uztailak 21, Errenterian izango gaituzue bertako Madalenetan. Txosten gunean joko dugu gaueko 12ak aldera. Kontzertuak 11etan hasiko dira eta Mr Fylyn taldearen ondoren ariko gara. Ea elkar ikusterik dugun. 

2008/06/09

Kontzertua Irunen


Datorren ostiralean, hilak 13, gure ohiko toki batera itzuliko gara, Bidasoako EKTren egoitzara. Bertan, gure azken kantuak entzun ahal izango dituzue. Gaueko 9,30etan hasiko da. Ea bertan elkar ikusten dugun!


2008/06/06

"Lur berrietara" Zeren Zairen bigarren diskoa laister kalean

Kostata, atzerapenez, ibilbide luze baten ondoren... laister izango da kalean gure bigarren diskoa: "Lur berrietara"

Zazpi kantuz osaturik, Zeren Zai-ren azken urtearen ibilbidearen adibide izatea gustatuko litzaiguke, soinu berriekin, intentsitate handiagoz eta batez ere, zuen gustokoa izateko gogoz.

Disko berriaren aurkezpen ofiziala uztailean izango da oraindik zehaztu gabe dugun kontzertu batean. 8 €-tan salgai izango da CD formatoan, nahiz eta nahi duenak gure web orritik jaitsi ahal izango dituen kantuak eta maketazio guztia. Gustatu zaionak, bere diru-ekarpena ere egin ahal izango du gure web orritik.

Agortu baino lehen eskatu nahi izanez gero, idatzi mezu bat lurberrietara@zerenzai.info helbidera.

2008/02/16

Kantu berriak entzungai

Hemen gaude berriz ere berrikuntza batzuekin. Ezer baino lehen, Lasarteko kontzertuan oso gustora jo genuela esan behar dugu, sekulako soinua Xabi eta Jonen esktuik (www.factorysonido.com). Jalgi kafe antzokia gainera nahiko bete zen, batez ere herriko jendeaz, eta hori guretzat pozgarria da. Itzuliko gara.

Bestalde, jakin ezazue gure bigarren diskoa pixkanaka moldatzen goazela eta horren lekuko multimedia sailean aurkituko dituzue aurrerapen kantu batzuk. Ez dira definitiboak eta ezin dira jaitsi, baina bai behintzat entzun. Zuen iritziak, mesedez, gure bisita liburu berrian eman, edo bestela zerenzai@zerenzai.info helbidean. Zuen gustokoak izatea espero dugu.


2008/02/03

Idiazabal, Gaztea, ... eta ostiralean... Lasarten

Web orria eguneratu gabe denbora asko pasatzean, garbi dago esateko gauzak pilatu egiten direla.

Lehenik, atzean gelditu da Idiazabalgo Pop-Rock lehiaketa. Taldeen lehen aukeraketaren ondoren, bertan jotzeko aukera izan genuen, 15 minutuz. Gure arazotxoa izan genuen, zehazki, gitarra baten pila agortu egin zitzaigula, eta beraz, emanaldiaren erdia gitarra batek jotzen ez zuela aritu ginen... Ondorioz, 5. postua eta etxera. Zorionak Milkshake ordiziarrei.

Bigarrenik, Gaztea irratiko maketa lehiaketaren entzulearen saria. Egia esan, beste taldeek zituzten botu pilarekin gure itxaropenak hutsaren hurrengoa ziren. Baina, ez dakigu nola, lehengo ostiralean bertan talde finalisten artean geundela enteratu ginen, gaueko 9,30etan. Eta ez hori bakarrik, bozketa zerotik hasten zela gaueko 9etatik 10ak arte. Kontuan izanda lehiaketa hauetan lagunek bozkatzen dutela, eta ez geniola inori abisatu, ba... emaitza jakina da. Ah, ta noski, zorionak Noisex taldekoei. Eta noski, mila esker botua eman zeniguten guztioi!

Ba bueno, pasatakoak pasata, oraingo honetan Lasarteko kontzertuan pentsatzen ari gara. Ostiral honetan izango da bertako Jalgi kafe antzokian. Txoko atsegina da, herri erdi-erdian, eta oraingo honetan Xpression kultur elkartearen eskutik goaz (www.xpressionk.net). Gaueko 10,30etan izango da.


2008/01/04

"Gaztea Maketa Lehiaketa": denok botua ematera!

Urtea hasi berria dugun honetan, ZEREN ZAIko jarraitzaile guztioi mesede bat eskatzera goaz. Gaztea Irratiko maketa lehiaketan parte hartzaile moduan gaude grabatu berri ditugun kantuekin, eta zuen botua gure taldeari ematera animatu nahi zaituztegu.

Sarietako bat entzuleek ematen dute www.gaztea.com web orrian bere talde gogokoenari botua emanez. ZEREN ZAIri botua emateko, ondorengo loturan sakatu eta jarraitu argibideak. Mila esker guztioi!



2007/12/26

Post Bartzelona. Agur 2007.

Isilik izan gara Bartzelonako kontzertutik eta ez kontatzeko gauzarik ez dugulako. Izan ere kontzertu polita izan zen gure ustetan, etxeko giroan, kataluinar zein euskaldunez inguratuta. Egia esan oso gustora jo genuen 2007ko gure azken kontzertua izan zena.

Eskerrik asko lerro hauetatik bertan izateko aukera eman ziguten Euskal Etxeko lagunei, bereziki Noeli, ez baitzuen detailerik ere ahaztu. Moltes gracies.

Eta zuei, gure taldearen jarraitzaile eta web honen irakurleoi, Eguberri eta Urte berri on. Espero dezagun 2007 bezain oparoa izatea 2008a ere, eta ahal bada, gehiago. Opari gisa, Bartzelonan Eneko Illarramendi argazkilariak ateratako argazkiak ikusteko lotura doakizue, benetan argazki ikusgarriak. Laister arte.

Argazkia: Eneko Illarramendi

Bartzelonako kontzertuko argazki gehiago hemen:

2007/12/07

Kontzertu akustikoa Bartzelonan

Datorren ostiralean, abenduak 14, kontzertu akustikoa eskainiko dugu Bartzelonako Centre Cultura Euskal Etxean. Gure ohiko kantuak eta berriak modu berezi batean eskainko dugu Kataluinara egingo dugun lehen irteeran.

Kontzertua gaueko 10etan izango da Bartzelonako Placeta Montcada kalean dagoen Euskal Etxean. Informazio gehiagorako: www.euskaletxeak.org.


zerenzai@zerenzai.info                                                                                                   (c) zeren zai - 2008
Google PageRank Checker - Page Rank Calculator